Alazne Sainz Gil de Paulesek eskuratu du Azkue Fundazioak babestutako Udako Zuzeu Gaztea SariaAlaznek Grebek zertarako balio dute (hezkuntzan)? izenburuko testua aurkeztu du sarira.

Zuzeuk jakinarazi duenez, “aparte, interesgarriak begitandu zaizkigu oso Ignacio Jimenezen Deslokalizazioaren ondorio sozialak garapen bideko lurraldeetan eta Leire Diazen Pandemiaren poesia sarrerak, baita Aitor Hernandez Zabalaren Elikadura jasangarria ere”.

Udako Zuzeu Gaztea Saria “oparoa” izen dela azpimarratu dute Zuzeuko kideek, guztira 15 idazleren 23 sarrera argitaratu baitira (11 emakumeak). “Hamabost horietatik bost inoiz saria erdietsitakoak dira, eta zazpik aurrenekoz hartu dute parte lehiaketan”.

Zuzeu Gaztea Saria 2016az geroztik banatzen da. Egun, hiru hilean behin banatzen da, Azkue Fundazioaren babesari esker. “Aurtengo azken saria Udazkenekoa izango dugu, urritik abendura bitarteko sarreren artean hautatuko duguna. Jada hasiak gara batzuk argitaratzen”.