Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetzan “Hala, Birala!” izeneko kultura digitalari buruzko 4 eguneko kanpusa antolatu dute. Egunero, lau ordu eta erdiz, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzaz, gai hauek jorratuko dira: animazioa, euskarazko bideojokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta jokabide egokiak, kartelgintza, musikagintza eta bideoen edizioa. Kanpusa apirilaren 22an, 23an, 24an eta 25ean egingo da.

  • Antolatzailea: Bilboko Udala eta Azkue Fundazioa
  • Prezioa: 17 euro
  • Hizkuntza: Euskara
  • Parte-hartzaileak: Bilbon erroldatutako 2013 eta 2014 urteetan jaiotako gazteak. Binaka izena emateko aukera.
  • Lekua: Euskararen etxea (Agoitz plaza 1, Bilbo)
  • Ordutegia: 9:30- 14:00
  • Aurretiko izena-emate epea: otsailaren 24tik martxoaren 4ra. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketaren emaitza martxoaren 6an argitaratuko da.
  • Plaza lortu dutenen behin betiko izen-ematea: martxoaren 6tik 11ra.
  • Informazio gehiago:
  • Izena emateko, sartu hemen.