Duela 15 urte amaitu zen Friends telesail ezaguna, baina Netflix-eko eduki arrakastatsuenetariko izaten jarraitzen zuen, HBO Espainiak erosi duen arte, izan ere, plataforma horrek iragarri du, Twitter-en, Friends eskuragarri izango dela streaming bidez HBOn, uztailaren 1etik aurrera. Mugimendu horrek erakusten du ikus-entzunezko edukien plataformen arteko guda sutan dagoela.
HBOk gaur iragarri du Twitter-en Friends “etxez aldatzen” dela, eta laster haien katalogoan izango dela. Friends telesalairen itzala luzea da, eta gaur egun ere, Netflixen gehien ikusten den telesailetako bat da; beste plataforma batzuetan ere beti kokatzen gehien ikusitako zerrenden gailurrean. Friends erraz kontsumitzen da, eta denboraren igarotzean ez du produktua hondatu, atenporala da.
Conecta los puntos. ¿Quién se muda el 1 de julio a #HBOEspaña? pic.twitter.com/0nU62iSpb0
— HBO España (@HBO_ES) 2019(e)ko ekainaren 17(a)
Mugimendu horrek erakutsi du plataformen arteko guda egundokoa izango dela, Estatuan zein estatutik kanpo plataforma berrian iritsiko baitira, eta horrek merkatuaren arauak irauliko ditu; hortaz, plataformen etorkizuna gorabeheratsua izango da.
Hala, NBCUniversal bere streaming zerbitzu propioa abiatuko du 2020an; The Office telesailaren eskubideak ditu, Friendsi aurre egiten dion telesail bakanetakoa da.
Warner, halaber, bere plataforma berria lantzen ari da, eta Estatuko HBO kolokan jarriko du: Warner da Espainiako HBOren jabe, baina ez dago HBOrik Europako beste herrialdeetan, Europako iparraldeko herrialdeetan salbu.
Azkenik, Disney oraindik ez da merkatuan agertu, baina merkatua menderatzeko aukera handiak ditu. Guda gordin horren aurrean ikus-entzuleok gaude… Eta dirudienez, laster, plataformok askotariko eskaintza interesgarria luzatuko digute, baina baita garestia ere.