Aitziber Markaidak irabazi du Azkue Fundazioak babestutako Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria Hizkuntza, hezkuntza, hazkuntza izeneko iritzi artikuluagatik.
Zuzeuk jakinarazi duenez, “Markaidak bost idatzi plazaratu ditu hiru hilabeteko honetan gurean, guztiak kalitatekoak, eta saritua izan den sarrera honetan, euskaldunon ikur batez mintzo da, irakurketa berri eta propio bat eginez; eta gainera, gurean horrenbeste maite dugun eztabaida piztea ere lortu du”.
Udaberiko hiruhilekoan, hamar lagunek parte hartu dute lehiaketan. Egileok 22 idatzi plazaratu dituzte. “Gehienek, beraz, gutxienez bi sarrera ekarri dituzte gurera -hiruk ezik beste guztiek-. Hamar horietatik bakarra zen aurretik ere saria irabazitakoa, eta lau lehiaketan lehen aldiz parte hartzen zutenak”.
Hurrengo saria 2021eko udari dagokiona izango da, uztailetik irailera artekoa. “Gogoratu gazte, 30 urte azpitik badituzu, hemen duzu zure iritzia plazaratzeko leihoa”.
Informazio gehiago, hemen