Maite Goñik zuzendu eta Ulu Mediak eta Azkue Fundazioak elkarlanean ekoitzitako 10 minututan podcast teknopedagogikoak beste bi atal argitaratu ditu: Ikasten ikasteko estrategiak (I eta II).
Pedadogia eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta bestelako edukiak ekarriko ditu Maite Goñik 10 minututan saiora. Labur bezain zehatz azalduko ditu Maitek teknologiaren eta pedagoriaren arteko lotura berritzaileenak.
Wikipediaren arabera, Maite Goñi Eizmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) irakaslea da, euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Euskararen Aholku Batzordeko kide da hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatua izan delarik eta bertan IKT Batzorde-atal Bereziko zuzendaria da.