PuntuEUSek gaur, Interneten Nazioarteko Egunean, jakinarazi duenez, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Elhuyarrek eta PuntuEUS Fundazioak, ingurune digitalean euskararen erabilera handitzeko. Hitzarmenaren ondorioz, “adimen artifizialean euskararentzat emandako aurrerapausoak baliatu nahi dira euskarak Interneten duen presentzia indartzeko”.

PuntuEUS Behatokiaren datuen arabera, Euskal Herrian 162.000 webgune inguru zeuden aktibo 2017an. Haietatik % 16k baino ez zuten euskarazko edukia. Orain, teknologia baliatuta, euskarazko edukia errazago eskaini ahal izatea da helburua”. Hala, egoera horren aurrean, eta hitzarmenaren estreinako urrats gisa, Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa WordPressen txertatuko dute. “WordPresserako plugin bat garatuko da, eta .eus domeinudun webguneen eskura jarriko da, edukia automatiko itzul dezaten”.

Elhuyarrek eta PuntuEUS Fundazioak urteak daramatzate elkarlanean, baina orain lan- ildo berri bat irekitzea adostu dute. Hala, .eus domeinua duten webgune guztietan euskarak leku handiagoa har dezan eta nabarmendu dadin, kanpaina berezia egingo dute.

Informazio gehiago, hemen.