Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkarteak nazioarteko beste aintzatespen bat izan du Euskadiko zerbitzu publikoak digitalizatzeko jardunean; hain zuzen ere, Itzuli itzultzaile neuronalaren proiektuaren garapenagatik izan da.
“Red Hat” kode irekiko soluzioen munduko hornitzaile liderrak urtero aitortzen ditu mundu osoko lorpen teknologikoak, pentsamendu sortzailea, arazoak konpontzeko erabakitasuna eta teknologiaren erabilera eraldatzailea erakusten duten proiektuak.
Hala, aurkeztutako 280 proiektuen artetik, Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkartea lau berrikuntza proiektu nabarmenetako bat izan da.
Honako hauek ere saritu dituzte: Amazoniako Bankuaren proiektu teknologikoak, Zeelanda Berriko sare elektrikoaren operadore nazionala (Transpower New Zealand) eta aholkularitza teknologikoko zerbitzuen munduko liderra den Capgemini. Mundu osoko hirurehun enpresa inguruk parte hartu dute lehiaketan
Itzultzailearen erabilera oso erraza da: “Erabiltzaileak itzuli nahi duen testua sartu behar du horretarako prestatutako eremuan. Itzuli botoia sakatuz gero, segundo gutxi batzuetan izango duzu eskura itzulpena. Itzultzaileak 4.000 karaktereko testuak itzul ditzake erabilera bakoitzeko, baina erabiltzaileek mugarik gabe erabil ditzakete”.
Informazio gehiago, hemen.