Jokoteknia bideojokoen euskal jardunaldiaren bosgarren edizioa azaroaren 12an egingo da. Aurtengo kokalekua Harrobia Ikastola izango da, Bilboko Harrobi plazan kokatukoa.
Ohikoa denez lau hitzaldi eta mahainguru bat izango dira goizean.
Arratsaldean, berriz, ekitaldi berezia izango da: “euskal bideojoko garatzaileekin topaketa izango dugu eta euskarazko bideojokoak probatuko ditugu”.
Aurtengo edizioaren xehetasun guztiak azaroaren 7an azalduko dira, Bilbon kokatutako Euskararen Etxean egingo den aurkezpen-ekitaldian, 10:00etatik aurrera.
Informazio gehiago, hemen.