Tapuntu kooperatibak antolaturiko jardunaldia da Nortasuna sarean, enpresa edo proiektuek sarean egoten jakitea eta bide horretan laguntzea helburu duena.
Bada aurtengo jardunaldia online egingo da, hilaren 27an, 18:30etik 20:00etara. Gaia komunikazioaren ingurukoa izango da: Komunikazioaren krisia, krisien komunikazioa. Zein iritsi da lehenago?.
“2000. urteko komunikazioak eta gaur egungoak ez dute zerikusirik. 2 hamarkadatan askotxo aldatu den esparrua da hau. Azken urteetan eman diren aldaketa guztiek eragin handia izan dute jendartean eta komunikatzeko beharretan. Komunikazioa beti ulertu den bezala, hankaz gora jarri dela esan daiteke. Paperezkoaren gainbehera nabaria da egun, komunikazio digitalak indar handia hartu duen bitartean… Zer litzateke gaur egun komunikazioaz sare sozialik gabe?”, azaldu du Tapuntu kooperatibak.
Hauexek parte hartuko dute jardunaldiak: Pilar Kaltzada González (Linking Ideas), Jon Abril Olaetxea (Elhuyar), Aitor Uriondo Usandizaga (Axular Lizeoa) eta Joanmari Larrarte Telletxea (Elkar).
Eman izena doan urtarrilaren 27an 18:30ean online jarraitu ahal izango den jardunaldian.