Puntueus eta Iametza enpresaren arteko elkarlan estrategikoaren lehen emaitza da Labur.eus “berritua eta sendotua”. Iametzak jakinarazi duenez, Labur.eus-ek, gainera, “profesionalentzako zerbitzu aurreratuak eskainiko ditu”.
“Labur.eus euskal komunitatearen plataforma erreferentea da, 50.000 erabiltzaile erregistratu eta 600.000 URL baino gehiago ditu sortuta, eta berrikuntza honen bidez, zerbitzu berriak eta funtzionalitate aurreratuak gehitu dira”.
Hobekuntza garrantzitsuenak hauexek dira:
- Profesionalentzako Plan Berria – Enpresek eta norbanakoek beren laburdurak pertsonalizatu eta domeinu propioak kudeatzeko aukera izango dute.
- Estatistika aurreratuak – Laburduren eraginkortasuna neurtzeko datu zehatzak emango ditu.
- Firefox, Chrome eta WordPress-erako pluginak – Erabilgarritasuna hobetzeko tresnak.
- API berritua – Erabiltzaileek Labur.eus zerbitzua beren sistemetan integratzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago, hemen.