Jakinek EITB Podkast plataforman abiatutako Lokatza saioak Espainiako hizkuntza koofizialen saileko podcast onenaren Ondas Saria jaso du. Sarien aurtengo berritasuna, hain justu, podcasten saileko sariak eratzea izan da.

Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrek abiatutako proiektua da Lokatza eta saio bakoitza gai baten inguruan ardazten da, hala nola, ahota, epika, desioa edo bidaia.

“Jakinek talde lanean ekoitzitako podcasta da LOKATZA. Hainbat auzi pentsamendu feministaren argitan aztertzeko saiakera honek zortzi atal izango ditu orotara. Ahotsaren, epikaren desioaren eta etxearen eta bidaiaren ingurukoak entzungai daude dagoeneko eta gainerakoak bi astez behin egingo dira publiko EiTB podkast atarian. Lokatzetara ekarriko diren hurrengo auziak gatazka, sormena eta boterea dira. Lorea Agirre, Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga eta Idurre Eskisabel aritu dira zuzendaritza eta diseinu lanetan, baina askoz sare zabalagoa du proiektuak oinarrian: Maite Arroitajauregi Mursego-ren sintonia (Lourdes Iriondoren Hala ere kantutik abiatuta), Leire eta Maider trikitilarien berariazko musika aukeraketa, gai bakoitzari bidea irekitzeko zein ixteko testuetan kolaboratzaileak, eta 30etik gora elkarrizketatu”.