Zibilizazioaren jakintza ia guztia Wikipedian biltzen omen da gaur egun. XVIII. mendean jaiotako entziklopedia fisikoaren oinordeko duina da, baina haren aldean, Wikipedia erraz eguneratzen da: nahikoa da edozein gailutatik Internetera konektatzea bere informazio amaigabean murgiltzeko.

Abantaila horrek, hala ere, badu eragozpen bat: Interneteko konexiorik ez badago, ezin izango dira eduki horiek eskuratu. Baina, zorionez, badago konponbidea: Wikipedia deskargatzea, gainera, bi aukera daude: osorik jasotzea edo soilik nahi den artikulua deskargatzea.

Azken aukera hori gomendagarriena izan daiteke artikulua gorde nahi izanez gero datu jakin batzuk kontsultatzeko edo lasaiago irakurtzeko; aukera ona da bereziki luzeak diren artikuluen kasuan. Oso erraza da hori lortzea, izan ere, interesatzen zaigun artikulua ondoren, web-orriaren ezkerreko zutabean “Inprimatu/Esportatu – Deskargatu PDF gisa” aukera hautatu besterik ez da egin behar.

Horren ondorioz, nahi den artikuluaren PDF formatuko bertsio bat deskargatuko da gailura, eta inprimatu, biltegiratu, posta elektronikoz edo berehalako mezularitzaz bidali eta, azken batean, nahi denean kontsultatu ahal izango da. Fitxategi hori Wikipediak berak sortzen du automatikoki, momentuko informazio eguneratu guztiarekin. Izan ere, gogoratu behar da Wikipedia etengabe hazten ari dela eta egunero milaka artikulu sortzen direla eta askoz gehiago editatzen direla.

wikipedia

Baina baliteke norbaitek Wikipediaren offline bertsio propioa izan nahi izatea, edozein unetan edozein eduki kontsultatu ahal izateko, Interneteko konexiorik izan gabe ere. Kasu horetan, prozesua ez dago zuzenean online, Wikipediak ez baitu uzten eduki guztiak osorik deskargatzen. Horren ordez, aukera hori ahalbidetzen duten hirugarrenengana jo behar da, batez ere Kiwix plataformara, bi modalitate eskaintzen baititu hori lortzeko.

Lehenengoak Kiwixen kode irekiko softwarea erabiltzea dakar, hainbat sistema eragiletarako deskarga daitekeena, eta nabigatzailearen luzapen gisa instalatuta geratzen dena. Plataformako erabiltzaileek bildutako Wikipediaren kopiak jaisteko aukera ematen du Kiwixek. Testu bertsioak, baina baita bestelakoak ere; esaterako, Wikipediako artikulu bakoitzean sartutako irudiak hartzen dituztenak. Halere, oso fitxategi astunak dira, hainbat giga har ditzaketenak, eta fitxategi asko dira.

Beste aukera bat da Kiwixek bere web orrian bildu dituen hizkuntza guztietan eskuragarri dauden kanpoko kopiak deskargatzea da. Fitxategiok .zim formatuan daude eskuragarri, eta Kiwixek horretarako garatutako aplikazioarekin erabili beharko dira.