Azkue Fundazioak babesten duen Gaztezulo Bideo Lehiaketaren XIII. edizioa martxan da. “Hiru, bi, bat… filmatzen! Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute!”

LANAK ENTREGATZEKO EPEA

Bideoak apirilaren 4tik maiatzaren 20ra aurkeztu behar dira, 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideek lan guztiak baloratu dituzte, eta, ekainean, sari banaketa ekitaldian, garaileen izenak jakinaraziko dituzte.

PARTE HARTZEKO

  1. Formularioa bete, hemen.
  2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.
  3. Ikusleen botoak eta iruzkinak maiatzaren 22ra arte jasoko dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak Gaztezuloren YouTubeko kanalean eta gaztezulo.eus webgunean argitaratuko dituzte.

LANEN EZAUGARRI TEKNIKOAK

Aurkezten diren bideoek aurten filmatuak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.

  • Iraupena: Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne).
  • Gaia:
  • Objektua: Film labur bakoitzean, ezinbestean, Gaztezulo paperezko aldizkaria,, aldizkari digitala edota gaztezulo.eus webgunea azaldu behar dira (zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisa).
  • Hizkuntza: Bideoak hizkuntza edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, kartelak, elementu grafikoak…), euskarazkoa beharko du izan.

laburra

EPAIMAHAIA

Hiru adituk osatutako epaimahaia: Olaia Urtiaga kazetaria (Donostia, 1983), Ibai Zabala ikus-entzunezko teknikaria (Lekeitio, 1996) eta Marga Berra  grafista (Baiona, 1990).

SARIAK

Lehenengo saria: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.

Bigarren saria: bigarren bideo onena­ren egileak 300 euroko saria jasoko du*.

Ikusleen saria: gaztezulo.eus webgunean, maiatzaren 27an, 12:00etan, ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta Gaztezulo materialez osatutako opari-sorta irabaziko du.

Sari banaketa ekitaldia

Ekainean izango da eta, iaz bezala, sari banaketa ekitaldia zuzenean emango dugu geure Twitch kanalaren bidez (twitch.tv/gaztezulo); irabazleekin zuzeneko konexioak egingo ditugu, epaimahaikideen hitzak jasoko ditugu eta sorpresak ere egongo dira.

Lehiaketaren oinarriak, hemen.