Bihar, hilak 28, Jokoteknia Euskarazko Bideo-jokoen III. Jardunaldia egingo da Bilbon kokatutako Euskararen Etxean, 9:45etik 14:00ak aldera. Ekitaldia streaming bidez baino ezin izango da ikusi, egun bizi dugun osasun zentroa tarteko.

Hala, aurten Jokoteknia soilik internet bidez jarraitu ahal izango da. Bi bide izango ditugu horretarako: Azkue Fundazioaren YouTube Kanala kanala eta Game Erauntsiaren Twitch kanala.

Hala, antolatzaileok , Game Erauntsia eta Azkeu Fundazioa., Bilbon bilduko gara hizlariekin eta bitartekari lana egingo dugu publikoarekin. Ikus-entzunleek Internet bidez bidalitako galderak adituei helaraziko dizkiegu zuzenean erantzun dezaten. Horretarako, YouTubeko eta Twicheko txatak erabili daitezke, baina Twitterren ere adi izango gara Game Erauntsia eta Azkue Fundazioa”.

facebook-instagram-2