Interneten hainbat modu daude haurrekin paseatzeko baimendutako kilometroa noraino iristen den kalkulatzeko. Apirilaren 26tik, haurrekin kalera irteteko aukera dago, 14 urtetik beherakoak badira eta baldintza batzuk betetzen badira, tartean, etxetik kilometro batera baino ez aldentzeko agindua. Teknologiaren bidez, kilometro hori noraino iristen den erraz jakin daiteke.

Esaterako, Kalkula ezazu zure kilometroa Georgrama-ren ekimen bat da, eta zerbitzu horren bidez jakin dezakegu noraino iristen diren mila metro horiek edozein lekutatik.

Horretarako zerbitzu horren webgunean sartu behar da, anonimoa eta doakoa da, eta dispositibo mugikorretan zein mahaiko ordenagailuetan funtzionatzen du.

Behin webgunea sartuta, nabigatzaileari kokapenera sartzen utzi behar zaio (oraingoz ezin da kalkulua burutu urrats hori gabe egin). Behar bezala ez badabil edo beste etxebizitza batetik baimendutako kilometroa noraino iristen den jakin nahi badugu, etxearen ikonoa arrastatu daiteke adierazitako tokiraino.

Telefonotik sartuz gero, kokapena denbora errealean erakusten du, mugarekiko dugun posizioa ikusteko.

Google Maps-ek gauza bera egiteko tresnarik ez badu ere, bi punturen arteko distantzia kalkula dezake, eta horrek aukera ematen du jakiteko noraino iris gaitezkeen.

Nabigatzailearen Google Maps bertsioan, nahikoa da edozein puntu hautatzea, norantz goazen edo gure etxea non dagoen zehaztu, eta, ondoren, saguaren eskuineko botoia sakatu, Distantzia neurtu aukera ager dadin. Ondotik aterak den erregela arrastatu eta gure puntua zenbat metrora dagoen ikusi ahal izango dugu.

Mugikorretarako bertsioan funtzionamendua antzekoa da, baina kasu horretan interesatzen zaigun puntu zehatza sakatuta mantendu behar da, eta pin bat sortzen denean, horren gainean klik egin. Distantzia neurtzeko funtzioa leku horren helbide fisikoaren azpian egongo dago.