Spotifyk 100 milioi dolarretik gora xahutu ditu Joe Rogan podcaster-a kontratatzeko. Baina zein helbururekin gauzatu du hain tamaina handiko operazio hori? Ongi etorri esklusibotasunaren garaira.
Erantzuna sinplea da: operazio horren bidez Spotifyk podcasting-aren munduko pertsona ospetsuenetako bat fitxatu du, eta haren edukiak plataforma horretan baino ez dira egongo. Horrek aldaketa nabarmena ekarriko dio podcast-en mundu irekiari, etengabe hazten ari dena eta antza denez, laster, bideo streaming plataformen antzera funtzionatzen hasiko dena.
Gurean ez da batere ezaguna, baina Joe Rogan AEBetako pertsonarik ezagunenetakoa omen da gaur egun. Haren podcast-a, The Joe Rogan Experience, azken bi urteetako bigarren podcast deskargatuena da iTunes-en. Halaber, bi bakarrizketa ditu Netflix-en.
Arrakasta horren ondorioz, Spotifyk bere podcast-a fitxatu du, bai eta haren bideoak ostatatzeko aukera ere, oraindik aurrera YouTuben ez baitira eskuragarri egongo. Spotifyk 100 milioi dolar inguru ordainduko omen ditu esklusibotasuna lortzeko. Inflexio-puntu bat da podcast-en unibertsoan, tradizionalki, eduki horietarako sarbidea librea eta doakoa izan baita.
Horren guztiaren ondorioz, Roganek podcast esklusiboen olatua eragin du. Kontratu horren bidez Spotifyk pribilegio hori izango du, eta lehen YouTuben zeuden podcast-ak eta bideoak berak gordeko eta hedatuko ditu. Hala, Spotify podcast-etan inbertitzen jarraitzen du, Podcast horiek azkenaldian izan duten gorakadaren ondorioz
Spotifyrekiko esklusibotasun horrek ez du esan nahi, hala ere, ordaintzen dutenek bakarrik izango dutenik sarbidea eduki horietara: publizitatean oinarritutako Spotifyren doako zerbitzuaren erabiltzaileek ere entzun eta ikusi ahal izango dituzte Roganek grabatutako programak.