Urriaren 4an, 17:00etatik aurrera, STEAM Euskadi Topaketak prestakuntza-webinar-en ziklo berria abiatuko da. Topaketa horietan, STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko 6 ekimen irabazleak jasoko dira, hezkuntza-egitasmo horien buru diren irakasleen eskutik.
“Bertan, STEAM hezkuntzaren gai nagusiak jorratuko dira, hala nola, irakasgaien integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan nola txertatu”.
STEAM Euskadi Topaketak urrian izango dira, hiru saioetan eta online:
- Urriaren 4a:ikastetxeen kategoriako ekimen irabazleak.
- Urriaren 11aLanbide heziketa eta unibertsitateen kategoriako ekimen irabazleak.
- Urriaren 18aerakunde sozioekonomikoen kategoriako ekimen irabazleak.
Informazio gehiago, hemen.