Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren edizio berria ondu dute Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateak eta Arizmendi Ikastolak. Aurtengo gaia telefono mugikorrak eta adin txikikoak izango da. 30 segundoko iragarkiak bidali beharko dira maiatzaren 20ra arte, eta 3.000 euro baino gehiago banatuko dituzte saritan.

“Lehiaketaren helburua dira euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Antolatzaileen asmoa da aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea”.

2024ko gaia:

Telefono mugikorrak eta adin txikikoak.

12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?

Egin beharreko lana:

Telebista konbentzionaletan edo sare sozialetan zabaltzeko ikus-entzunezko iragarkia.

Spotaren iraupena: 30 segundo gehienez.

Testuingurua:

Gizartean eztabaida bero-bero dago arlo honen inguruan; asko dira mugikorren erabilerari mugak edo debekuak jarri nahi dizkieten kolektiboak eta adin txikikoek egiten duten mugikorren erabilerarekin oso kritiko azaltzen direnak. Badira egitasmo konkretuak herri ezberdinetan martxan jarri direnak, guraso elkarte ezberdinetatik sustatu diren kanpainak, mugikorraren erabilera ez egokiak arazo larriak sor ditzakeela dioten profesionalak.

Helburua:

30 segundoko iragarki bat sortzea gizartean kontzientzia pizteko eta bereziki guraso gazteen kolektiboan eragiteko. “12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?”  Gaiari erantzun behar dioten spot sortzaile eta originalak bilatzen ari gara. Teknologiak eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak.

Spotaren tarjeta:

Gizarte orokorrari, baina bereziki adin txikiko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendutako iragarkia izan behar da.

Derrigorrezko baldintzak:

Lanak euskaraz sortu beharko dira.

Musikaren erabilerak baldintza hauek bete behar ditu: lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo www.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik.

Informazio gehiago, hemen.