Filmazpit euskaraz azpititulatutako filmen katalogoak bi film berri erantsi ditu bere fitxategian: Tomboy (2011) eta The Florida Project (2017).

Flimazpitek jakinarazi duenez, “bi dira katalogoan sartu diren azken filmak: alde batetik, Céline Sciamma zinemagileak haurtzaroa eta sexu-identitatea jorratzen ditu Tomboy (2011) filmean eta bestetik, Sean Baker-ek Floridan turistak erakartzeko guneen kanpoalde txiroetan bizi direnen argazkia dakarkigu The Florida Project (2017) filmean”. Azpitituluak eskuratzeko: Tomboy eta The Florida Project.

Filmazpit programa Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema sustatzeko programa da. Sarean duzue katalogo eguneratua.