Elbira Zipitria (1906-1982) andereñoaren inguruko lana da Muga deitzen da Pausoa dokumentala, zeina Maider Oleagak (Bilbo, 1976) filmatu duen. Bada, lan horrek iragan astean burututako dokumental onenaren saria jaso zuen Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako XIV. Zinemaldia.cat jaialdian. Sari hori Azkue Fundazioak babestu du.

Elbira Zipitria andereñoa, Ira goitizenez ezaguna, ikastola klandestinoen sortzailea izen zen., eta Donostiako alde zaharren zuen etxean irakasten zuen euskara. Horrekin batera, gero ikastoletara joan ziren hainbat andereño trebatu zituen. Maider Oleaga zinegilea, hain justu, etxe horretan bizi da, eta etxebizitzaren atzean zegoen istorioaren berri izan zuenean erabaki zuen filma egitea.

Oleagak giro poetikoan jantzi du dokumentala, andereñoaren erretiroan jartzeko bere soa; alegia, Zipitrianen sasoi ilunena, etxean sartuta bizi baitzen.