Ikastaro honetan podcast bat nola egin eta plataforma ezberdinetan nola zabaltzen den ikasiko dugu. Bakarrik, lagunekin, elkartean, eskolan, maila profesionalean… podcast bat zer den edo bat egiten hasi nahi baduzu hau da zure ikastaroa.
Podcasta aspaldi agertu bazen ere, podcast fenomenoak bultzada berri bat izan du. Ez dakienarentzat podcastak, harpidetzeko aukera ematen duten, online eta deskargatzeko aukerari esker noiz nahi entzuteko aukera ematen duten audio programak dira. Ez diote zertan irrati formatuari erantzuten eta iraupen ezberdinekoak izan daitezke, baina maiztasun bat izan behar dute, jarraikortasuna baita podcast-aren ezaugarrietako bat. Animatu podcasten munduan murgiltzera.

DATA ETA ORDUTEGIA:
Abenduak 18, asteazkena, goiz eta arratsalde:  10:00-14:00 // 15:30-19:30

LEKUA:
Euskararen Etxea: Agoitz plaza 1 (Bilbo)

IKASTARO-EMAILEA:
Talaios Kooperatibako kideak

IZEN-EMATEA:
Sakatu hemen. Izena emateko epea abenduaren 13an amaituko da.

abenduak_18_podcast