Atzo iragarri genuenez, Azkue Fundazioak eta Ulu Mediak lankidetza abiatu dugu “10 minututan” podcastaren 4. denboraldia ekoizteko. Maite Goñik (@euskaljakintza) zuzendutako ekimena da, eta teknologia eta pedagogia uztartzen ditu.

Dagoeneko entzungai daude lehenengo bi atalak; hemen entzun ditzakezue dira bi atala horiek: Gure ordenagailu eta mugikorretako harresiak eta Segurtasun kopiak eta beste arma batzuk.

Pedadogia eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta bestelako edukiak ekarriko ditu Maite Goñik 10 minututan saiora. Labur bezain zehatz azalduko ditu Maitek teknologiaren eta pedagoriaren arteko lotura berritzaileenak.

Wikipediaren arabera, Maite Goñi Eizmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) irakaslea da, euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Euskararen Aholku Batzordeko kide da hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatua izan delarik eta bertan IKT Batzorde-atal Bereziko zuzendaria da.

ulu_maite