Maite Goñik zuzendu eta Ulu Mediak eta Azkue Fundazioak elkarlanean ekoitzitako 10 minututan podcast teknopedagogikoak Etorkizuneko ikasgela marrazten izenburuko atal berria argitaratu du.

“Zalantzarik gabe, espazioak asko baldintzatzen du gelako jarduna. Gure ikastetxeetako gelak ikasleek irakasleari entzuteko prestatuta daude orokorrean, baina, bada hori aldatzeko asmoa duen proeikturik. Future Classroom Lab delakoaz hitz egingo dugu saio honetan. Lehenago ere landu genuen gaia Arrate Ugalde Zarauzko Orokieta eskolako irakaslearekin. Bera da Euskal Herrian gai honetan lanean dabilen adituetako bat”

Pedadogia eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta bestelako edukiak ekarriko ditu Maite Goñik 10 minututan saiora. Labur bezain zehatz azalduko ditu Maitek teknologiaren eta pedagoriaren arteko lotura berritzaileenak.

Wikipediaren arabera, Maite Goñi Eizmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) irakaslea da, euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Euskararen Aholku Batzordeko kide da hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatua izan delarik eta bertan IKT Batzorde-atal Bereziko zuzendaria da.

ulu_maite