Abusu eta Rekaldeberri ikastetxeetako 90 ikaslek Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, ondutako B-Tuber proiektuan parte hartuko dute hil honetan, Euskararen Etxean egingo diren hiru lantegietan, Bilbon.
B-Tubber lantegian gazteek bideoak euskaraz sortu, editatu eta YouTube bidez ezagutarazteko beharrezko guztia ikasiko dute. Horretarako formakuntza saio dibertigarri eta praktikoak eskainiko zaizkie gazteei. Youtuben beraien kanala sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, bideoak sortu eta editatzen ere ikasiko dute gazteek.
Abusu eta Rekaldeberri ikastetxeetako ikasleak, hain justu, oinarrizko lantegia egitera etorri dira.