Bihar, abenduak 10, EAS Euskararen Adierazle Sistemaren webgune eraberritua aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak, 11:00etan, streaming bidez. Aurkezpenaren sarbidea zabalik egongo da 10:40etik aurrera: https://us02web.zoom.us/j/85070956637
Hala, 45 minutuko bideo-aurkezpena izango da, eta helburua da saioa jarraituko duten erabiltzaileek webguneak eskaintzen dituen erraminten inguruko informazioa jasotzea eta saioaren amaieran gai izatea webgunearen funtzionamendu orokorra ezagutzeko.
“Euskaren eremu osoan hizkuntza-egoera sozialaren berri emango duen adierazle-sorta da Euskararen Adierazle Sistema (EAS). Era planifikatuan eta sistematikoan diseinatua eta modu iraunkorrean eta antolatuan datuz elikatuta eta eguneratuta dago. Euskararen egoera eta bilakaera jasotzeko eta ezagutzera emateko helburua du EASek; gizartearen esparru desberdinetan euskarak une jakin batean duen zabalkundea eta denboran zehar izaten ari den bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko balio behar du”.
Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernuko Euskarabidea, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dirta EAS egitasmoaren sustatzaileak.