Sustatu.eus-en irakurri dugunez, Ion Lizarazu programatzaile antzuolarrak Tekatekla euskarazko jolasa abiatu du Twitch-en.

“Bi lagunen artean, edo jokalari anitzekin jokatu daiteke, baina Twitch-eko azpiegituraren gainean funtzionatzen du. Twitch-eko emisioa da jokoaren interfazea, eta txat bidez hitzak taka-taka-taka idaztea da jokoan parte hartzeko modua. Ulertzeko zailtasunak? Konektatu gaur astelehena 21.00etan Lizarazuren Twitch kanalera eta ikusiko duzue, partidatxo batzuk iragarri baititu ordurako”.

Informazio gehiago, hemen.