Elhuyarrek jakinarazi duenez, Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikalaren webgunea berritu da; orain, diseinu erakargarriagoa du eta erabiltzeko errazagoa da.
Bertsio honek hizkuntza-irizpide berrienak ditu txertatuak, hau da, Euskaltzaindiaren Hiztegiko eta Elhuyar Hiztegiko azken aldaketak kontuan hartzen ditu: azken urteotan gehitu diren hitz berriak, aldatutakoak eta onartzekoak ez liratekeenak ere bai.
Microsoft Officeko azken bertsioekin bateragarria da, eta beste hainbat aplikaziotarako ere erabilgarri dago:
- MS Office: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook
- LibreOffice, OpenOffice
- Firefox eta Chrome web-nabigatzaileak
Beste hainbat aplikaziotan ere erabil daiteke Xuxen berriena: Hunspell-en oinarritutako datuak deskargatzeko moduan daude webgunean, eta formatu hori onartzen duten aplikazioetan erabil daiteke Xuxen; esaterako, Adobe InDesign-en.
Bertsio berria ordenagailuan instalatuta nahiz online erabil daiteke.
Informazio gehiago, hemen.