Game Erauntsia elkartearen arabera, “2023. urtean 38 bideojoko itzuli ziren gure hizkuntzara. Batzuk, garatzaileek ofizialki euskaraz kaleratutakoak dira; besteak, zaleek modu ofizialean zein ez ofizialean lokalizatutakoak”

“Entretenimendura zuzendutako euskarazko bideojokoen zerrenda da hau. Helburu didaktikoa duten joko eta aplikazioak ez daude zerrenda honetan. Zerrendako bideojoko batzuk euskaraz merkaturatu dira, eta beraz, ez da ezer berezirik egin behar euskaraz jokatzeko. Beste batzuk, aldiz, itzulpen ez ofizialak dira, eta, horregatik, itzulpena deskargatu eta instalatu egin behar da. Horren inguruko xehetasunak bideojokoen fitxetan aurkituko dituzu”.

Euskarazko bideojojoen zerrenda osoan 150 bideojoko inguru biltzen dira.