Gaztezulok eta Azkue Fundazioak ondu ohi duten Gaztezulo Bideo Lehiaketaren edizio berri bat martxan da. Bideoak apirilaren 6tik maiatzaren 22ra aurkeztu behar dira, 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean, Bilbon kokatutako Euskararen Etxean egingo den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko dituzte.
NOLA PARTE HARTU?
1. Formularioa bete HEMEN.
2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali web@gaztezulo.eus helbidera.
3. Ikusleen botoak eta iruzkinak maiatzaren 22a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo etagaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!
EPAIMAHAIA
Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta.
SARIAK
1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.
2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.
IKUSLEEN SARIA: webgunean maiatzaren 29an 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.