Egunean Behin jokoaren zazpigarren denboraldiaren finala ETB1en egingo da zuzenean, uztailaren 15ean, 21:15etik aurrera; nork bere etxetik mugikorrarekin zuzenean jokatzekoa aukera izango da. Egun, jokoaren zazpigarren denboraldia jokatzen ari da, eta uztailaren 11n amaituko da.

Sustatu.eus webgunean jasotzen denez, “jokoaren garatzaile CodeSyntax-ek EITBLab EITBko ideia eta eduki berrien laborategiarekin landu du egitasmoa azken asteotan. Ideia zuzeneko saio batean gauzatuko da azkenean Biba Zuek programa”.

Saio horren edizio berezi bat egingo da uztailaren 15ean, 21:15etik aurrera, finala jokatzeko asmoz. Horrekin batera, behin saio berezi hori amaitu ostean, Beti Mugan telesail berria estreinatuko da.

Informazio gehiago, hemen.