Bziber lehiaketa, TikTok sarean oinarritutako euskarazko lehiaketen aitzindaria da. Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko egindako bi proiektu jarri ditu martxan: Bziber Lantegiak, gazteak sareetan trebatzeko ikastaroak eta Bziber lehiaketa, TikTok sarean euskarazko edukiak sortzea erronken bitartez, baita erreferente euskaldunak indartzea ere.
Lehiaketa honek 5. edizioa beteko du aurten, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesarekin. Edizio hau maiatzaren 10etik ekainaren 10era bitartean egingo da eta lehiaketak iraungo duen 4 aste baino gehiagotan gazteek 4 erronka ezberdin egin beharko dituzte. Urte honetan, gainera, berritasun modura, gazteek modu pribatuan bidali ditzakete erronkak.
Edizio berri honetan, Asier Burguete, Go!azen telesailaren protagonistetako bat izango da lehiaketaren aurkezlea eta erronken sortzailea. Berarekin batera beste 6 euskal tiktoker egongo dira Asierrek emandako erronkak egiten, besteak beste, @Kai_Nakai, @lorea_intxasuti, @libbetxxu, @elemelonsv, @anepe.acedo eta @julenportillo.
Lehiaketari buruzko informazio guztia www.bziber.eus webgunean dago.
Nork jolas dezake?
13 urtetik 16 urte bitarteko edozein gaztek. Sareko lehiaketa bat izanik, ez dago lurraldetasunik.
Noiz izango da Bziber Lehiaketaren bostgarren edizioa?
Maiatzaren 10etik ekainaren 10era bitartean.
Zelan jolasten da?
Oso erraza da lehiaketa honetan parte hartzea, izan ere, ez da izen-ematerik egin behar aurretiaz. Bi pauso baino ez dira jarraitu behar, eta urte honetan, gainera, parte hartzaileek modu pribatuan bota ditzakete erronkak zuzenean:
- Bziber lehiaketa jarraitu behar da sare sozialetan (@bziber_lehiaketa perfila Tik Tok eta Instagramen).
- Parte hartzaileek erronkak bere profilera igo ditzakete Bziber etiketatuz edota bideoa mezu pribatu baten bitartez bidali Bziber lehiaketaren profilera.
Nola aukeratzen dira irabazleak?
Parte hartzaileek ez dute zertan 4 probak egin behar saria eskuratzeko. Probak egin dituztenen artean egiten da zozketa, eta 2 saridun izango dira proba bakoitzeko. Hartara, 8 saridun aterako dira edizio honetan. Zozketa guztiak lehiaketaren amaieran egiten dira, eta azken egunean iragarriko dira irabazleak, kasu honetan ekainaren 10ean.
Zein da saria?
Guztira 8 sari egongo dira, proba bakoitzeko bi irabazle, eta zozketa bidez aukeratuko dira. Saria: mugikorra kargatzeko aukera ematen duen motxila bat eta edozein lekutan mugikorra kargatzeko bateria eramangarria, uneoro konektatuta egoteko asmoarekin pentsatuak.
Erreferenteak, eredu gisa:
Bosgarren edizio honetan, Go!azen telesail arrakastatsuaren Asier Burguete aktore eta dantzaria izango da lehiaketaren gidaria eta erronken sortzailea.
Horrez gain, gazteentzako erreferente diren hainbat lagun eta tiktoker arituko dira probak zabaltzen sareetan, batzuk aurreko edizioetan ere parte hartu izan dutenak, @Kai_Nakai, @lorea_intxasuti, @libbetxxu, @elemelonsv, @anepe.acedo eta @julenportillo. Guztiak oso aktiboak dira TikTok sarean euskarazko edukiak igotzen, eta gazte askorentzat eduki sortzaile erreferente bilakatu dira.
Bziber marka, lehiaketa eta lantegiak.
Bziber markapean, AZKUE Fundazioak gazteentzako egitasmo eta jarduerak ontzen ditu euskara erabil dezaten ingurune digitalean, besteak beste, TikTok bidezko Bziber lehiaketa eta Bziber Lantegiak.