Egunean Behin telefonoko jokoaren denboraldia amaitu da, eta azken denboraldietan egin denez, milaka erabiltzaile batera arituko dira Biba Egunean Behin telebista bidezko lehiaketan gaur, 22:30ean, ETB1en.

EITBren arabera, “aurreko bi edizioetan 20.000 lagunetik gora egin zuen bat aplikazioarekin aldibereko partidak jokatzeko. Halaber, abenduan jokatutako finalak audientzia bikaina izan zuen: % 4,5ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 13,1eko kuota. Gainera, 64.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan”.

Partida Biba Zuek magazinaren baitan egingo da, zeina Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak zuzentzen duten. Eitb.eus-en eta EITBre Youtubeko kanalean ere ikusi ahal izango da Saioa.

EITBk iragarri duenez, “bikoteen artean, Alex Sardui eta Maren abeslaria eta Iban Garcia influencerra eta bere ama Maite Azpiazu izango dira. Sorpresa eta nobedade askorekin dator EITB eta Egunean Behineko final sinkronizatua”.

Berritasun teknikoa bat ere izango da: platoan ukimenezko pantaila bat jarriko dute, platoan jokatuko dutenek erabiliko dutena.

Informazio gehiago, hemen.