Sustatu.eus webgunean iragarri duenez, Talaios Kooperatibak Witribia jokoa abiatu du: “Wikitribia da jokoa eta euskarazko Wikipedian jatorria duten hainbat eduki kronologikoki ordenatzea edo kronogramak egitea da gakoa”.

Talaioseko aurretik, Wordle hitzezkoa eta geografikoa euskaratu ditu.

Sustaturen arabera, “Wordle ez bezala, ez da erronka bat eguneko. Jokalari bakoitzak Wikitribia bisitatzen duen bakoitzean elementu sorta desberdina jasoko du. Bi elementurekin hasten zara, eta kronologikoki kokatu behar dituzu. Pertsonaien kasuan, bakoitzaren jaiotza data; eraikin bat bada, noizkoa den… Gertarerak edo fitxak kronologikoki antolatzea da kontua”.

Informazio gehiago, hemen.

witribia