Asteazkenean, urriak 27, Donostiako Carlos Santamaria zentroan, euskara eta ingurune digitalari buruzko mintegia egingo da on-line jarraitzeko. Honatx lotura: https://youtu.be/nvqRIMJ2cLw
Behin streaming-a burututa, mintegia sarean paratuko dute: “datorren astean EASen webgunean zintzilikatuko dugu saioa osorik, nahi duzunean ikusteko. Webgunean prest izan bezain pronto emango dizugu horren berri”
Bestalde, EAS Euskararen Adierazle Sistemak bere aldizkari digitalaren ale monografiko bat argitaratu du. “2021ean lanketa berezia egin da ingurune digitalaren esparruan eta aukera hau baliatu nahi izan dugu bildutako datuekin lanketa sakonago bat egiteko. Horretarako, gaian adituak direnengana jo dugu, ale monografikoan aurkituko dituzun artikuluak eta elkarrizketa osatzeko”.
Euskararen Adierazle Sistemako datu gehiago ikusteko: www.euskadi.eus/eas