Datorren asteartean, azaroak 16, Teknologia Burujabetza izenburuko hitzaldi sorta egingo dute Seminarixoan, 18:00etatik aurrera. Jaione Martinezek (Euskal Herria Digitala), Mikel Gartziak (Hezkuntzan Librezale) eta Xabier Garmendiak (Abaila) parte hartuko dute jardunaldian.

Jaione Martinezek Euskal Herria Digitala → ziberburujabetzara bidean gaia izango du hizpide. “Euskal Herria Digitala ekimenaren aurkezpena. Teknologiaren garapen izugarriak jauzi kualitatibo bat eman du azken mendean. Baina… nora garamatza digitalizazioak? Gizateria aldatuko duen garaiko jauzi baten aurrean ote gaude?”

Mikel Gartziak bestalde, Hezkuntza eta softwarea; zer gertatzen ari da? gaia jorratuko du: “(Mikelek) ezagutu dituen errealitate batzuk aipatuko ditu, software librearen izaera pixka bat definitu eta alternatiba batzuk aipatu. Nahiz eta Hezkuntzan Librezale taldearen funtzioa edo asmoa ez den konponbide edo errezeta zehatzak proposatzea”.

Azkenik, Xabier Garmendiak Guifi.net sarea Bergaran gaiaz arituko da: “Bergaran eraikitzen ari den Guifi.net sarearen nondik norakoak azalduko dira; zertarako balio duen, nola eraikia dagoen eta nola konektatu”.

Informazio gehiago, hemen.

tekk