Euskarazko ortografian modu dibertigarrian sakontzeko jolasa ondu du Elhuyarrek, bai eta bere hiztegiak.elhuyar.eus webgunean argitaratu ere.

Honela iragarri du Elhuyarrek jolasa sare sozialetan: “Ikasturte berria hasi dugun honetan, euskarazko ortografiari errepaso bat emateko prest? Hitz-jolasa sortu dugu #Elhuyar-en ortografia lantzeko. Egin klik esteka honetan eta hasi jolasten!”.