Nahiz eta beste konpainia baten bitartez burutu erosketak, Googlek badaki zer erosi duzun, eskuratutako produktuen jakinarazpenak edo ordainagiriak Gmail kontu baten bitartez bidaliz gero.

Erositako produktuen informazioa hemen gordetzen du bilatzaileak: https://myaccount.google.com/purchases.  Google konpainiak, halaber, beste 20 informazio-kategorien jarraipena ere egiten du.

Googlek “ordainketak, entregak eta harpidetzak” aukera eskaintzen du bere zerbitzuen baitan, baina bertan, beste konpainia batzuen bidez egindako erosketen informazioa ere jasotzen da, erosketa horien ordainagiriak edo konfirmazioak Gmailen jaso badira.

Bada aukera bat ezabatzeko: eskaera bat zerrendatik kentzeko, Datuen kontsulta aukeratu behar da, eta goiko aldean, eskuinean, Informazio hautatu. Nondik dator? Erosi den tokiaren arabera, ezabatu dezakezu Ezabatu edo Ikusi zehaztasunak edo Ikusi posta aukeratuz, jatorrizko zerbitzura joateko eta kudeatzeko. Hori da, hain justu, arazoetako bat, posta elektronikoa ezabatzera behartzen baitu, jarraipena ezabatzeko.

Informazio gehiago.