Liam Mcdonnell Porus, Asier Astorkiza, Adrian Gonzalez eta Mikel Puertas egileek filmatutako Patata filmak irabazi du X. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren sari nagusia. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia atzo egin zen Bilbon dagoen Euskararen Etxean, eta Patata filmaren egileek Azkue Fundazioak babestutako 1.200 euroko saria jaso zuten.

irabazleak

 

Lehiaketaren bigarren saria, 300 euro, Marina Urrutia eta Nagore Ruedasek jaso zuten, Zortzigarren Ipotxa lanagatik.

Azkenik, Nagore Muriel, Martxel Larraza, Nora Mugerza, Ania Lopez eta Ania Latorre egileek filmatutako Naiz lanak ikus-entzuleen saria irabazi du, hain justu, 232 boto jaso zituen.

Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinema zuzendariak osatu dute hamargarren edizioaren epaimahaia.

Euskararen Etxean burututako ekitaldian, jendetza bildu zen, bai eta giro polita sortu ere.

bideo_taldea