Innobasque eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ondutako sariketaren 3. edizioan, STEAM hezkuntza ekimenak kategoriako lehenengo saria eta genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia jaso ditu Kaixomundua.eus-ek.

“STEAM Euskadi Sarietako irabazleetako bat izan da PUNTUEUS Fundazioak antolatzen duen Kaixumundua.eus ekimena. Lehiaketa hiru kategorietan banatu da. Alde batetik, hezkuntza-zentroek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimenak; bestetik, unibertsitateek eta lanbide-heziketako zentroek sustatutako STEAM hezkuntza ekimenak; eta, azkenik, erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAM hezkuntza ekimenak”.

“Proiektuaren helburua webguneak sortzen ikasiz, eskola-komunitatean gaitasun digitalen ezagutza sustatzea da. Lehiaketak, gainera, eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi du”.

Informazio gehiago, hemen.

steam