Teknologia burujabetzaren zabalkundean sakontzen jarraitzen du Iametza enpresak, behategi digitala sortuz; teknologia burujabetzari buruz sarean argitaratutako informazioa bilduko dute Hodeia ez da existitzen. Teknologia jabetzaren gunean.

Horrekin batera, gai horri buruzko azken albisteen berri emango duen Telegram kanal berria ere abiatu du Iametzak: “Hodeia ez da Existitzen Telegram kanal berriarekin bat egitera ere gonbidatu nahi zaitugu! Bertan Hodeia ez da Existitzen podcast-ak, teknologia burujabetzaren inguruko azken berriak eta euskarazko baliabide burujabeei buruzko informazioa aurkituko duzu, besteak beste. Batu zaitez!”

behategi