Azkue Fundazioko 2023ko jardunaren memoria argitaratu dugu. Fundazioaren xede nagusia euskara sustatzea da eremu digitalean, baina horrekin batera, Bilbon kokatutako Euskarararen Etxea ere kudeatzen du.

Hala, memorian, bi erakundeen jarduna jaso da:

2023ari dagokionez, berezia izan da oso, Euskararen Interpretazio Zentro (EIZ) berria inauguratu baitugu, otsailaren 20an. EIZko obrak 2022an hasi ziren, eta horrek gure zerbitzuak eten edo murriztu zituen. Ondorioz, gure estatistikek behera egin zuten. Aurten, aldiz, gure adierazleek nabarmen egin dute gora, aipatutako EIZ berria tarteko.

Hala, 2023an 7.707 lagun igaro dira Euskararen Etxetik, 2022an baino 2.000 lagun inguru gehiago.

Azkue Fundazioa, bestalde, betiko martxan aritu da urte osoan. Hori dela eta, eremu digitalari lotutako hainbat egitasmo egin dira.

Memoria irakurtzeko, sartu hemen.