Zazpi hizkiko hitzak asmatzeko jokoa berria.eus/berbaxerka helbidean egongo da oraindik aurrera.

Berria egunkariaren arabera, “Erabiltzaileek ez dute sumatuko aldaketarik: berria.eus/berbaxerka helbidean sartu beharko dute jokatu nahi badute, eta lehen bezala jarraitu ahalko dute jolasten. Konponketa batzuk egin dituzte Berbaxerkak eta BERRIAk. Jokoak Euskaltzaindiaren hiztegia erabiltzen du oinarri gisa, eta hiztegi horretan agertzen dira hitz batzuk, jakinarazteko ez dela komeni horrela erabiltzea —aizpa, h-rik gabe jasotzen du, adibidez, esateko ahizpa dela forma egokia—. Berbaxerkak ez zituen hitz horiek bereizten, ontzat jotzen zituen, eta konpondu egin dute: Euskaltzaindiak egokitzat jotako hitzek soilik balioko dute.

Izan ere, Kataluniako Paraulogic jokoaren euskarazko bertsioak hainbat euskal jarraitzaileren arreta lortu du: egunero 15.000 eta 20.000 lagun artean aritzen dira jolasean.

AEBetan asmatu zuten jokoa, eta Katalunian zabaldu ostean, gurera iritsi da. Berbaxerka jokoan zazpi hizki ezberdin biltzen dira egunero, eta ahalik hitz gehien osatu behar ditu jokalariak.

Letretako bat gorriz nabarmentzen da, eta letra hori da ezinbestean erabili behar dena. Euskaltzaindiaren hiztegian jasotako hitzak baino ez dira onartzen, gutxienez hiru karakterekoak. Ordenagailuan edo mugikorrean jokatu daiteke.

Puntuazioari dagokionez, hiru letrako hitza sortzen bada, puntu bat lortuko du jokalariak; lau letrakoa bada, bi puntu, eta bost letra edo gehiago baditu, letra beste puntu eskuratuko ditu. Letra guztiak erabiltzen baditu, 10 puntu estra lortuko ditu.

berbaxerka